Aste Nagusia


 


Azkenean Aste Nagusia hasteko gogo handia nuen, inoiz ez bainintzen egon oporretan nengoelako beti, aurten gogo handia bainuen. Hasi zenean primeran pasatzen nuen. Arratsaldeetan azoketara joaten ginen, denak batera, eta primeran pasatzen genuen.

Gero, gauean, bokatak hartzen genituen Juantxon, eta Kontxako etxabeetara joaten ginen su artifizialak ikustera, eta, amaitu baino lehen, korrika ateratzen ginen, zezensuzkoan lekua hartzeko, gero jende asko elkartzen delako eta ezinezkoa delako hondartzatik ateratzea, besterik. Beti korritzen genuen zezena, oso dibertigarria delako, baina batzuk kanpoan geratzen ziren beldurra ematen zielako; orduan, leku batean geratzen ginen, eta gero denok batera joaten ginen Kursaalera Dj-ra.

Egun batean lagun batzuk joan ginen baten etxera denok batera afaltzera, oso ondo egon zen, afaldu ondoren hondartzara jaisten baikinen su artifizialak ikustera, bere etxea erdian baitago eta ezertan ez baikinen Kontxan. Baina euri asko egin zuen eta dena bertan behera utzi zutela jakin genuen, zezensuzkoa, su artifizialak eta Dj-a. Orduan Boulevardera jaistea erabaki genuen, zerbait egiteko, baina ni gaizki aurkitzen hasi nintzen. Orduan etxera joan nintzen eta gaixorik nengoela jakin nuen, baina handik 2 egunera sendatu nintzen.


Comentarios