Porrontxoak




Porrontxoen egunean, Egiako jaietan, nire taldekoak eta biok Nataliaren etxera joan ginen lo egitera, Egian bizi delako. Arratsaldean denak Nataliaren etxera joateko geratzen gara, lo egiteko gauzak bere etxean uzteko eta, horrela, jaietara jaitsi ahal izateko.


Afaltzeko ordua zenean, Telepizza berarengana joan eta pizza batzuk hartu genituen denen artean afaltzeko. Nataliaren etxera igo eta elkarrekin afaldu genuen. Afaldu ondoren, festetara jaitsi ginen. Jende asko zegoen eta giro pila bat. Kontzertu pila bat zeuden, dena euskaraz, eta gero DJ bat zegoen. Nekatuta geundenean, etxera igo ginen denak batera lo egitera.


Hurrengo goizean, denak lo zeuden, bi izan ezik, eta orduan, goseak ginenez, Tahonara gosaltzera jaistea erabaki genuen. Gero, denak esnatu zirenean, jantzi eta etxera joan ginen, baina lehenago Starbucksen gelditu ginen eta kafe bat hartu genuen denok batera.

Comentarios